Ixone Sadaba

Moving Artists elkarteko artista, ikertzailea eta sortzailea. Arte Ederretako Masterra du New Yorkeko International Center of Photographyn, eta Espainian, Estatu Batuetan, Londresen eta Iraken gauzatu du bere lana. Ixonek hainbat museo eta zentrotan izan du bere obra ikusgai, hala nola Bilboko Guggenheim Museoan, Reina Sofían, Torontoko MoCCa Museo Garaikidean edo New Orleanseko Arte Garaikideko Museoan.

Paloma Polo

Taldean berriki sartutako artista eta ikertzailea. Gaur egun, azpiratutako jakintzak arakatzera bideraturiko ikerketa-proiektuak eta artegintza lantzen ditu, guztia ere jakintzaren produkzioaren historian heziz eta diskurtso politiko aurrerakoiak eraikiz. Filipinetako Fronte Nazional Demokratikoarekin ez ezik (National Democratic Front of the Philippines- NDFP) Filipinetako hedabide aurrerakoietako korrespontsal bezala ere lan egiten du (Bulatlat eta Altermydia, kasu). International League of Peoples’ Struggles-ILPS erakundeko kide da, eta erakunde horretako Nazioarteko Koordinazio Batzordeko kidea ere izana da.

Tucho

abokatua eta aholkularia. Giza eskubideak defendatzeko estrategietan espezializatuta dago, bai herrialde ez-demokratikoetan, bai trantsizio demokratikoko prozesuak bizi dituztenetan. Giza eskubideekin eta aktibismo judizialarekin lotutako proiektu ugari garatu ditu hainbat herrialdetan. Halaber, 14 lawyers.org erakundea zuzentzen du.

David Olmos

zylk.net eta zylk Industry 4.0 ekimenen zuzendari exekutiboa eta sortzaileetako bat. Aktibo dihardu OSS komunitatearen barruan (Open Source Software), Sinadurarekin; halaber, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteko (ESLE) zuzendaritza-batzordeko kide da, bai eta Software irekiko Espainiako Elkarteko (ASOLIF) presidente ere. Orain, beste bizitza honetan, MovingArtists laguntzen dihardu, handitzen-handitzen joan eta mundu zabaleko pertsona eta artista gehiagorengana iritsi dadin.

Eta, jakina, zuek bezalako artistak, ekintzaileak, babesleak, eta lankidetzak lortzen ere aritzen da, halakorik gabe ezinezkoa bailitzateke proiektu hau.