_Gatazka-eremuetan praktika artistiko garaikidea mantentzeko eta lantzeko behar egiten dugu; izan ere, onartzen dugu ondare kultural ez-material mehatxatua dela eta babestu egin behar dela.

_Isolamendu kulturalaren, diskriminazioaren eta errepresioaren aurka lan egiten dugu. Esparru horretan, artisten mugikortasunaren alde dihardugu, eta elkarrekiko trukeak bilatzen dituzten programak sustatzen ditugu oztopo nazional, kultural, politiko eta sozialak gainditzeko.

_Murgiltze, bizikidetza eta komunikazio moduak aztertzen ditugu, komunitate artistiko heterogeneoak, informatuak eta gogoetatsuak sortzen laguntzeko, ezagutza eta pentsamendu kritikoko formak sortzeko bidea irekiz.

_Adierazpen-askatasuna defendatzen dugu, bai eta praktika artistiko independente eta emantzipatua ere.

_Justizia sozialaren alde borroka egiten dugu, eta zalantzan jartzen ditugu estatu hertsatzaile edo errepresiboek ezarritako kultura-politikak.

_Lan artistikoak garatzea eta gauzatzea errazten dugu, bai eta hainbat diziplinarteko plataformaren bidez zabaltzea ere.

_Elkarrekikotasuna, erresonantziak eta inpaktu emankorra bilatzen ditugu jatorri- eta murgiltze-guneetan.

_Epe luzeko lankidetza sendoak pentsatzen eta lantzen ditugu, zeinak iterazioaren eta trukeen iraunkortasunaren bidez mamitzen baitira.